top of page

NORTZUK GARA ?

Elizatxo Ikastola 1988/1989 ikasturtean sortu zen linea bakar bateko ikastetxea zelarik. 16 irakasle eta guraso batzuk osatutako talde sutsu batek hartu zuen ikastola aurrera eramateko ardura. Lan eta ilusioz beteriko garaiak izan ziren eta laster pasa ginen bi lineatako ikastetxea izatera.

 

1993/1994 ikasturtean sare publikoan sartzea erabaki zen. Ondoren Hezkuntza Sailak hezkuntzaren erreforma, eta horrekin batera, mapa eskolarra eratu zuenean Gabriel Celaya zen ikastetxea gurean integratu zuen eta bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxea jartzea erabaki zuen.

 

2010ean, Hernanin, DBHko ikastetxeak fusionatu ziren. Hernani BHI ikastetxea sortuz. 

​

D ereduko, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe hau, bi lerroz osaturik dago. Elizatxo Ikastola etengabe aldatzen ari den eskola da. Gure sustraiak baloratzen ditugu eta berrikuntza besarkatzen dugu. Gure kultura komunitatetik elikatzen da, eta ikaskuntza dinamikoa eta esanguratsua izateko konpromisoa dugu. Tradizio- eta eraldaketaz beteriko eskola gara.

KONTAKTUA

Elizatxo Auzoa, 9, Hernani

943899195 - 629393238

Astelehenetik, ostiralera: 09:00-12:30 / 14:30-16:30

bottom of page